ezbeharra

24 urteko mutil bat hil da Elorrion, gazteen lokal bateko sutean

Ordubiak aldera piztu da sua, Errebombillo kalean. Ustez kea arnastuta zendu da.

2012ko urtarrilaren 6a
18:51
Entzun

24 urteko lagun bat hil da gaur arratsaldean Elorrion, Errebombillo kaleko gazteen lokal batean izandako sutean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Ordubiak aldera izan da sutea, eta suhiltzaileak hara joan direnean gaztearen hilotza ikusi dute. Herrizaingo Sailaren arabera, ustez kea arnastuta zendu da.

Mutila da hildakoa, Elorriokoa bertakoa. Gorpua Bilbora eraman dute, bihar autopsia egiteko.

Ertzaintzak ikerketari ekin dio. Lehen datuen arabera, berogailu elektriko batek eragin du sutea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.