244 lanpostu "arriskuan", Iketz eta San Eloy enpresetan

2013ko otsailaren 28a
18:07
Entzun

LABek jakinarazi duenez, Elorrioko San Eloy eta Abadiñoko Iketz enpresetan 244 lanpostu "arriskuan" daude. San Eloy taldearen barruan daude bi lantegiak.

Sindikatuak dio 2012ko ekainean bazkideek  zabaldu zutela bi enpresak egoera "oso larrian" zeudela, eta geroztik egoerak "nabarmen okerrera" egin duela. 2012ko irailaren 19an bi enpresentzako konkurtso-prozedura eskatu zuten. "Ordutik gaur egunera arte egindako kudeaketa tamalgarria izan da", azaldu dute.

Bazkideek desagertuta jarraitzen dutela salatu dute. "Beraiek sortutako miseriak langileek irenstea nahi dute, eta 244 familia kale gorrian gelditzeak ez diela batere axola erakutsi dute". 

Hori horrela, Eusko Jaurlaritza jotzen dute erantzule nagusi. LABek dioenez, enpresaren "kudeaketa txarra txalotu" eta 2010ean San Eloyri 1.300.000 euro eta Iketzi 600.000 euro eman zizkioten.

Bihar Durangaldeko LABeko kideak Gasteizera joango dira; Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egingo dute. Herritarrei martxoaren 9rako Bilbon antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin diete, enpleguaren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.