2,5 milioi tona haxix atzeman ditu Frantziako Poliziak Biriatun Herbeheretako matrikula zuen kamioi batean. Poliziak susmagarritzat jo zuen kamioia eta miatzen hasi ziren. Bertan aurkitu zuten materiala balio gutxikoa zela iruditu zitzaien –jostailuak eta etxetresna hautsiak– eta susmoak areagotu zitzaizkien.
Miaketa sakonago bat egin zuten, eta orduan topatu zituzten 2,5 tona haxix. Poliziaren arabera, merkatu beltzean 4.946.000 euroko balioa lortuko zuen.
Poliziak kamioi gidaria -38 urtekoa eta jatorriz herbeheretakoa- atxilotu zuen, eta Baionako komisaldegian dago. Sei eta zortzi urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete.
Gizartea
2,5 tona haxix atzeman dituzte Biriatun kamioi batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu