Torturaren aurkako manifestazioa Donostian

"25 urte torturapean, aski da!" goiburu hartuta manifestazioa deitu dute otsailaren 14rako

Tortura jasan duten zenbait herritarrek manifestazioa deitu dute otsailaren 14rako. Manifestazioaren leloa "25 urte torturapean, aski da!" izango da, Donostian, arratsaldeko 17:30ean, Bulebarretik abiatuta. Maite Golmaio Xabier Kalparsoro 'Anuk' zenaren amak eta Anika Gil torturatu nafarrak iragarri dute mobilizazioa, euskaraz eta gaztelenaz idatzi bana irakurrita. "Euskal Herriak aho bakar hori altxatu behar du, behingoz euskaldunik egon ez dadin oinazearen bakardadean oihu egingo duenik", azpimarratu dute.

2004ko urtarrilaren 29a
17:21
Entzun
Maite Golmaio eta Anika Gilekin batera, Gurutze Iantzi urnietarra zenaren senideak, Joseba Arregi zizurkildarra zenaren senideak, Enrike Erregerena, Juan Luis Irakulis eta Enekoitz Oiartzabal torturatuak izan dira. Halaber, prentsaurreko horretan egon ezin izan duten Xabier Oleaga Ikastolen elkarteko komunikazioa arduradunak eta 'Egunkaria'-ren operazioan atxilotuak, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak eta Idoia Aierbe Mikel Zabaltza zenaren neska-lagunak atxekimendua adierazi diote ekimenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.