25 urteko gizonezko bat hil da goizaldera Armintzan (Lemoa, Bizkaia), uretara jausi eta arroka bat jota. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu du 03:50 aldera gertatu dela ezbeharra. Uretara zer dela eta erori den ikertzen ari da Segurtasun Saila.
Hiru eguneko dolu ofiziala agindu dute: prozesioa eta meza nagusia izan ezik, gainontzeko ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte.