Emazteari eraso diolakoan, 25 urteko S.V.Z.S. atxilotu zuen atzo Foruzaingoak Lizarran (Nafarroa), eta epailearen esku utzi du gaur goizean.
Emazteak berak deitu zio Foruzaingoari, senarra joka ari zitzaiola, eta azken egunetan egoera hori behin eta berriz errepikatzen ari zela esanez. Esandako etxera joan eta ikerketa salatu ondoren, gizonezkoa atxilotzea erabaki zuten.
Gainera, senar-emazteen alaba bat Lizarrako erietxean artatu behar izan zuten, erasoa gertatzen ari zela gurasoen besoetatik erori eta bekokian kolpe handia baitzuen.
25 urteko gizon gazte bat atxilotu dute Lizarran, andreari eraso diolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu