Emakumeen kontrako indarkeria

25 urteko gizonezko bat atxilotu dute Erandion bikotekidea jipoitu duelakoan

Neska Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako erietxean artatu behar izan zuten, sudurrean, ezpainean eta gorputz enborrean zituen zauriengatik.

2006ko azaroaren 9a
15:36
Entzun
Atzo arratsaldeko 16:00etan Erandioko (Bizkaia) bizilagun batek alboko etxe batean "eztabaida beroan" ari zirela esanez deitu zuen Ertzaintzara. Esandako lekura joan zirenean, hainbat zauri ageri zituen emakumezko bat aurkitu zuten eskaratzean. Bikotekideak jo zuela esan zien ertzainei.

Ordurako emakumezkoaren bikotekideak ihes egin zuen erasoa gertatu zen etxetik, baina 17:00ak aldera atzeman eta atxilotu zuten ertzainek 25 urteko FE.Y.R., genero indarkeria delitua egotzita.

Neska, berriz, Gurutzetako erietxera eraman zuten. Izan ere, zauriak zituen sudurrean, ezpainetan eta gorputz enborrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.