Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak azaldu duenez, istripua 5:00ak aldera gertatu da, Zeberion (Bizkaia).
Opel Astra markako autoa errepidetik irten da, eta 25 urteko gizonezko bat harrapatuta gelditu da ibilgailuaren barruan. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Autotik atera ondoren, bertan artatu dute larrialdietarako osasun zerbitzuek, baina ezin izan dute haren heriotza eragotzi.