genero indarkeria

25 urteko mutil bat atxilotu dute Sestaon, sexu erasoa egotzita

2011ko urriaren 11
10:45
Entzun

Ertzaintzak 25 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Sestaon, iazko azaroaren 30ean emakume bati sexu erasoa egin ziola leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez.

Biktima etxera zihoala izan zen ustezko erasoa. Aurretik, ordea, emakumezkoak lagun bati deitu zion, arriskua ikusten baitzuen, Herrizaingo Sailaren arabera. Biktimaren ama laguntzera joan zen ondoren, eta mutila erasoan aurkitu zuen.

Ertzaintzak ikerketari ekin zion orduan, eta atzo atzeman zuen gizonezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.