Ertzaintzak 25 urteko mutil bat hilda topatu du Berroztegietan eta, haren arabera, homizidioa gertatu da. Gorpuak indarkeria arrastoak dituela dio Ertzaintzak, eta errepidean zegoen, bidean gurutzatutako auto baten ondoan.
Gasteizen bizi zen biktima, eta Kolonbiakoa zen.