Larunbatean, goizaldean, 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak bere bikotekideari eraso egitea leporatuta. Udaltzainak emakumezko bikotekidea bizi zen etxera joan zirenean, erasoa jasan zuela aitortu zuen emakumezkoak. Hainbat kolpe zituen. Halaber, etxebizitza berean zegoen gizonezko bati ere eraso egin ziola salatu zuten lekukoek.
Handik ordu gutxira atxilotu zuten usteko erasotzailea, kalean.