Gizartea

26 urteko mutil bat hil da Donostian, bainatzen ari zela ondoeza izanda

2008ko ekainaren 21a
18:24
Entzun
26 urteko mutil bat hil da gaur arratsaldean Donostian, Zurriola hondartzan bainua hartzen ari zela ondoezik sentitu eta gero. 13:35ean izan da gertaera, eta herritar batek eman dio abisu Gurutze Gorriari, mutil hura arazoekin ikusi duenean.

Sei sorosle joan dira harengana, eta ur ertzera eraman dute. Ez dute lortu, baina, bizia salbatzea. Artatze lanetan hondartzan egun librean zeuden mediku batzuek ere hartu dute parte.

Hildakoa Pasaiako (Gipuzkoa) bizilaguna da -L.K.-, eta sortzez Marokokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.