Astearte gauean 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Udaltzaingoak Gasteizen, bikotekideari, 29 urteko emakumezko bati, eraso egitea leporatuta. Emakumeak ez zuen haren kontrako salaketarik jarri mahi izan.
Udaltziangoko iturrien arabera, asteartean, 22:00ak aldera, dei bat jaso zuten Alde Zaharreko etxebizitza batean liskarretan zebiltzala ohartaraziz. Esandako etxera joan zirenean, gizonezkoak egin zien harrera, eta ez zela ezer gertatu adierazi zien. Aitzitik, negarrez eta aurpegian hainbat kolpe zituela aurkitu zuten udaltzainek 29 urteko emakumezkoa. Ondorioz, mutila atxilotu egin zuten. Esan bezala, neskak ez zuen salaketarik jarri nahi izan.
27 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzea egotzita
Emakumezkoek uko egin dio haren kontrako salaketa jartzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu