Ezbeharra

27 urteko gizon bat hil da Erandion auto istripu batean

Bart gaueko 21:45ean ezponda batetik behera erori da gidatzen ari zen furgoneta.

jarraia196787.jpg
2021eko apirilaren 25a
10:31
Entzun

27 urteko gizon bat hil zen bart gauean Erandion (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak jakinarazi duenez. Hildakoa zen gidatzen ari zen furgonetan zihoan lagun bakarra, eta bertan hil zen. Telleribarri-Ibarrondo errepidean gertatu zen ezbeharra, Akarlanda eta Erandiogoikoa auzoak lotzen dituen bidean. Ibilgailua ezponda batetik behera erori zen.

Istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira, baina jakina da furgoneta bidetik irten zela eta hainbat itzulipurdi eman zituela. Hurbil zeuden berotegi batzuetatik gertu geratu zen ibilgailua, buruz behera. Ertzaintza iristerako hilda zegoen gidaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.