Ertzaintzak 27 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Bilbon, bikotekideari eraso ziolakoan. Zehazki, jipoitzea etahiltzearekin mehatxatzea leporatzen diote.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo 10:30 inguruan emakumezko batek deitu zuen Ertzaintzara, beren etxean zeudela bikotekideak eraso ziola esanez. Esandako lekura joan zirenean, emakumezkoak zauri, ubeldu eta makatu ugari zituela ikusi zuten. Bikotekideak jo egin zuela, eta horrez gain, hiltzearekin mehatxatu zuela agertu zien. Hala ere, jipoialditik ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu zuela agertu zien. Hori guztia entzunda, bitekokidea, 27 urteko gizonezko bat, atxilotu egin zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea jotzea egotzita
Ertzaintzaren arabera, ubeldu eta makatu ugari ditu emakumezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu