emakumeen aurkako indarkeria

27 urteko mutil bat atzeman dute Donostian, emaztea zauritu duelakoan

Ertzaintzaren arabera, labanarekin egin dio eraso.

2009ko urriaren 27a
10:33
Entzun
Ertzaintzak 27 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Donostian, emazteari eraso egin ziolako ustez. Ertzainen arabera, labanarekin egin zion eraso, eta beso eta hanka batean eragin zizkion zauriak. Buruan ere eman zizkion kolpeak eta heriotz mehatxua ere egin zion, Ertzaintzak esan duenez.

Etxerik gabeko lagunentzako zentro batean izan zen ustezko erasoa, atzo arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Biktima osasun zentrora eraman zuten, artatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.