Erabakitzeko eskubidea

27.000 lagun deituta daude Nafarroako igandeko galdeketetara

Bortzirietako, Imotz-Basaburuko, Mendialdeko eta Sakanako 24 udalerritan egingo dituzte kontsultak.

'Nafarok burujabe' agiriaren aurkezpen ekitaldia. JAIZKI FONTANEDA, ARGAZKI PRES
2017ko ekainaren 15a
08:48
Entzun

Aurretik galdeketak egin dituzten 142 udalerriei beste 24 gehituko zaizkie datorren igandean, Nafarroan. Orotara, 27.095 lagunek izango dute herriz herri egindako galderari erantzuteko aukera. Izan ere, galdera guztiak estatus politikoari buruzkoak izango diren arren, ez dira denak berdinak.

Bortzirietan, esaterako, galdera bera egingo dute Lesakan, Igantzin, Arantzan, Beran eta Etxalarren: "Nafar gisa, Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi duzu?". Mendialdean ere formula bera erabiliko dute eskualde osorako, baina kasu horretan galdera bikoitza izango da: "Nahi al duzu Nafarroako herritarrok gure etorkizun politikoa modu askean erabakitzea?" eta erantzuna baiezkoa bada, "nahi al duzu Euskal Herri libre bateko herritarra izan?". Sakanan, berriz, herri bakoitzak bere galdera izango du.

Orain arte egin den moduan, 09:00etan zabalduko dituzte hauteslekuak, eta 20:00etan itxi. Bozketak amaitu eta ordu erdi ingurura emango dituzte parte hartzearen emaitza ofizialak. Galdeketen unean uneko berri emango du igandean BERRIAk.

Orain arteko galdeketen emaitzak:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.