Gizartea

28 gorpu zituen gerrako hobi bat aurkitu dute Espainian, Arabatik gertu

Boluntario talde batek aurkitu du, Burgos herrialdean. Gorpuen ondoan hildakoak identifikatzen lagunduko duten objetuak zeuden.

2009ko uztailaren 15a
10:53
Entzun
Boluntario talde batek 28 gorpu aurkitu ditu Espainiako Gerrako hobi komun batean, Milagrosa herrian (Burgos, Espainia), Arabatik gertu.

Eskeletuak 13 metro luze eta metro bat zabal duten bi lubakietan zeuden pilatuta. Gorpuen ondoan hildakoak identifikatzen lagunduko duten objektuak aurkitu dituzte araketa lanetan dabiltzanek. Betaurreko baten kristalak, txanpon bat, gerriko bat eta fusil eta pistoletako jautigaiak dira objektu horiek.

Gorpu guztiek su armek eragindako zauriak dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.