287 positibo zenbatu dira Hego Euskal Herrian

Kutsatuen kurba koska bat beherago da Hegoaldean. Proben %4,5ek eman dute positibo.

PCR probak egiteko gune bat Iruñean. IñIGO URIZ/ FOKU
edurne begiristain
2021eko maiatzaren 24a
12:52
Entzun

Kutsatuen kurba koska bat beherago dago Hego Euskal Herrian, eta arinagoa da birusaren kutsatzearen larritasuna. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, 287 COVID-19 kasu atzeman ziren atzo egindako probetan; 6.345 test egin zituzten, eta, hortaz, %4,5 izan zen positiboen portzentajea.

Herrialdez herrialde, kutsatu kopuruak Bizkaian baizik ez zuen gainditu ehun kasuren langa igandean: 125 kasu detektatu zituzten lurralde horretan. Gipuzkoan, 88 kasu zenbatu ziren; Nafarroan, 46, eta Araban, berriz, 25.

Nabarmen arintzen ari dena erietxeetako presioa da. Beheranzko joera agerikoa da maiatz hasieratik. Hegoaldean guztira hemezortzi lagun ospitaleratu zituzten igandean. Osasun agintariek jakinarazi dute guztira 403 paziente daudela ospitaleetan; gela arruntetan 262 daude, eta ZIUetan, berriz, 141 lagun daude COVID-19ak jota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.