2014ko abenduan atxilotu zuten Jone Amezaga, "terrorismoa goratu" zuelakoan ezarritako espetxe zigorra betetzeko. Kaleko jantzitako dozenaka ertzain joan ziren Gernikako Merkatu plazara Amezaga atxilotzera, baina beste hainbat lagun Amezaga babestera joan ziren. Aske Guneak egun horretan bertan salatu zituen 94 urteko emakume bati Poliziak eragindako zauriak:
Informazio eskubidea dugulako @eitbNoticias, @eitbAlbisteak: Ertzaintzak 94urteko emakumea zauritu dutela erakutsi. pic.twitter.com/gSd7sTqmQd
— AskeGunea (@AskeGunea) 2014(e)ko abenduak 15
Vocento taldeko egunkariek gaur argitaratu dutenez, Bizkaiko 4. Instrukzio Auzitegia 29 ertzain ikertzen ari da adineko emakumeari eginiko zauriengatik, eta horiek deklaratzera deitu ditu.