Ertzaintzak bart Leioan 29 urteko emakume bat atxilotu du, senarrari sukaldeko labana batekin eraso egin diola egotzita. Ezkerreko saihetsaldean zauriak eragin dizkio, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera.
Gizonezkoa Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman dute. Hark berak eman du ustezko erasoaren abisua larrialdi zerbitzuetan, goizeko laurak aldera,
Ertzaintza berehala joan da bikotearen etxera, eta hantxe atzeman du emakumezkoa. Epailearen esku utziko dute aurki.