Presoak
30 elkarte presoen eskubideen alde egiten ari dira Iruñean
30 gizarte eragile euskal preso politikoen aldeko kontzentrazioa egiten ari dira Iruñean gaur, Espainiako Gobernuari presoen "giza eskubideak errespetatzea" eskatuz, "bake prozesua egon edo ez". 13:00ean hasi da ekimena eta 20:00ak arte iraungo du. Iruñeko ospitalen inguruan ari dira egiten, "sei preso direlako gaixotasun sendaezinak dituztenak eta aske beharko luketenak", esan du Illargi Jaunarena Etxerateko kideak. "Horretaz gain, zigorra beteta dutenak ere aska ditzatela exijitzen dugu eta euskal presoen kolektiboa Euskal Herriratua izan dadila".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu