Irudia.Aiako Harria
30 MILA KILO ZABOR NATUR PARKEAN
Bidasoaldeko ehiztarien elkarteek eta Gipuzkoako Ehiza Federazioak deituta, 200 ehiztari inguru Aiako Harria natur parkean eta Jaizkibel inguruetan (Gipuzkoa) ibili dira asteburuan, zaborra biltzen. Lastairak, bizikletak, sofak, arropa, esekitokiak, telebistak.. Denetarik aurkitu zuten botata. Baita gurpilak ere. Orotara, 30 mila kilo zaborretik gora bildu zituzten. Asmoa herrialdeko natur gune garrantzitsuenetako bi garbi mantentzen laguntzea izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu