Laugarren pertsona hil da Euskal Herrian A/H1N1 gripearen ondorioz: 30 urteko gizonezko bat, Iruñean. Bertan bizi zen, jaiotzez espainiarra bazen ere (Cordobakoa). Bi egunez eztularekin eta ondoezik egon ostean, Virgen del Camino erietxera eraman zuten azaroaren 1ean, eta A gripea zeukala esan zioten. Ondoren, neunomia harrapatu zuen eta atzo 19:15ean hil egin zen.
Pasa den astean bi lagun zendu ziren Bizkaian, nahiz eta bi kasuetan ez duten hildakoen izen-abizenen berri eman. Ostegunean Bilboko etxe batean hilotz aurkitu zuten pertsona bat eritasunak jota zegoen, eta hurrengo egunean 64 urteko gizonezko bat hil du gaixotasun horrekin. Irailaren 29an 74 urteko Elizondoko (Nafarroa) gizonezko bat zendu zen.
Ipar Euskal Herrian ostegunean hasi ziren gripearen aurkako txertoa ematen -jende gutxi joan da orain arte-. Hegoaldean gaur ekin diote, eta Rafael Bengoa Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu du EAEko txertoa segurua dela, hainbat medikuk esan dutenaren aurka. "Oker dira medikuak eta gizartearentzat berriemaile txarrak dira". Maria utz Nafarroako Osasun kontseilariak ere dio txertoa segurua dela.
osasuna
30 urteko gizonezko bat hil da Iruñean, A gripearekin
Gaixotasunaren ondorioz Euskal Herrian zendu den laugarren laguna da. Hegoaldean gaur hasi dira gripearen aurkako txertoa ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu