30 urteko mendizale bat hil da Txindoki mendian (Gipuzkoa), altuera handi batetik erorita. Gaur goizean izan da istripua, 11:15 aldean, Txindokiko ipar-ekialdeko paretan. Hildako mendizalearekin zihoan laguna, berriz, helikopteroz erreskatatu dute, laguna laguntzen saiatu eta harrapatuta geratu ostean.
Erreskate zerbitzuak eta Ertzaintza istripua izan den lekura joan dira, baina ezin izan dute mendizalea salbatu.