Isuriketa
3.000 litro ur fekal isuri ditu enpresa batek Senpereko aintzirara
Herri Urratsen erabilitako komunak garbitzen ari zirela, sifoiaren kutxatilaz nahastu eta 3.000 litro ur fekal isuri ditu Bizkaiko enpresa bateko langileak Senpereko aintzirara. 500 arrain hil dira istripuaren eraginez, eta arrantza egitea eta bainua galarazi dituzte. Senpereko Herriko Etxeak salaketa jarri du enpresaren aurka, baina Herri Urratsen jaiari ez diola eragingo adierazi du.
Langile baten akatsaren ondorioz, 3.000 litro ur fekal isuri dira Senpereko aintzirara. Herri Urratsen erabilitako komunak garbitzen ari zirela gertatu da ezbeharra, sifoiaren kutxatilaz nahastearen eraginez. Eginbeharrez arduratzen zen Bizkaiko enpresaren arabera, garbitzeko erabiltzen dituzten produktu kimikoak ez dira toxikoak. Hala ere, azterketak egin dituzte eta kutsadura dagoela antzeman. 500 arrain hil dira, eta bainua eta arrantza egitea galarazi dute. Hori dela-eta, salaketa jarri du Senpereko Herriko Etxeak enpresaren aurka, baina horrek ez die eragingo datozen urteetako Herri Urratsei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu