3.000 sinaduratik gora bildu ditu Lokarrik Herrira-ren aurkako operazioa salatuz

2013ko urriaren 12a
11:14
Entzun

Irailaren 30ean Herrira mugimenduaren aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalak hala aginduta. Hemezortzi lagun atxilotu zituzten, eta plataformak Hernanin, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon dituen egoitzak itxi.

Lokarrik sinadura bilketa bat hasi zuen orduan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari eta Eloy Velasco epaileari Herrira-rentzat askatasuna eskatuz.

3.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte. "Espero dugu eskaera hori aintzat hartzea. Gobernuak bere ardura hartzen eta euskal gizarteari bake eta bizikidetzarako ahaleginetan laguntzen ari denaren  keinu garrantzitsu bat izango litzateke", esan du Lokarrik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.