Hamar urte beteko dira ekainean BERRIA sortu zenetik, eta bihar 3.000 zenbakia aterako da kalera. 2003ko ekainaren 21ean atera zen lehenengoa, Egunero kazetaren lekukoa hartuta. Zenbako borobila zortzi orriko gehigarri berezi batekin ospatuko du euskarazko kazetak. Hor azalduko ditu urteurrenaren egitasmoak.
2013 urte berezia da. Atzo bete ziren hamar urte Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuela, eta gaur Egunero-ren edizio nazionalaren lehen zenbakia atera zela; ordura arte, Egunero Tolosaldeko egunkaria zen, eta edizio nazionala argitaratuz lortu zuen euskarazko prentsak kioskoan etenik ez izatea.