Gaueko hamaikak paseak zirenean izan da lurrikara. Bermeon bizi diren asko ez dira ohartu ere egin, eta ohartu direnetako askok 112ra deitu dute.
Dakitela behintzat kalterik ez dela izan azaldu dute Bermeoko Udal iturriek.
Lurrikara
3,1 graduko lurrikara izan da Bermeoko kostan
Richter eskalan 3,1 graduko indarra zuen lurrikara bat izan da bart Bermeoko (Bizkaia) kostan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ez da kalte handirik izan, eta hainbat bermeotarrek sentitu ere ez dute egin mugimendua. Espainiako Sismologia Zentroak jakinarazi duenez, Matxitxakoko lurmuturretik 18 kilometrotara zuen erdigunea lurrikarak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu