Eguberrietako loteriaren zozketa egiten ari dira Madrilen, eta sari batzuk iritsi dira Euskal Herrira. Oraingoz, Leioan (Bizkaia) jaso dute handiena: bigarren saria. 51244 zenbakia da sariduna. Leioan ez ezik, Iruñean, Donostian eta Gasteizen ere saldu dituzte billete batzuk. Txartel bakoitzeko 125.000 euroko saria da bigarrena.
Bosgarren sari batzuk ere egokitu dira. 58808 zenbakiko txartel batzuk, adibidez, Burlatan eta Atarrabian (Nafarroa) saldu dituzte, baita Donostian, Bilbon eta Basaurin (Bizkaia) ere; 6.000 euro ditu txartel bakoitzak.
Iruñean 03278 zenbakiak utzi du diru gehiago: 150 billete saldu dituzte, eta bakoitzak 6.000 euroko saria du. Denera, beraz, 900.000 euro utzi ditu zenbaki horrek Iruñean. Bilbon ere saldu dituzte txartel batzuk.