31 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Portugaleten (Bizkaia), bikotekideari eraso egitea egotzita. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, atzo gaueko hamaikak aldera emakumek batek deitu zuen Ertzaintzara, bikotekideak jo egin zuela esanez.
Bizkarrean kolpatu zuela agertu zien ertzainei, laguntza eskatzeko modurik izan ez zezan ahoa estaltzen zion bitartean. Era berean, telefonoz laguntza eskatzea lortu eta gero, gizonezkoak tresna hartu eta hautsi egin zuela azaldu zien. Emakumeak bizkarrean kolpeak zituela eta telefonoa hondatuta zegoela egiaztatu ahal izan zuten ertzainek, eta gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Andreak agertu zien ez zela bikotekideak eraso egiten zion aurreneko aldia, baina ordu arte ez zuela salaketarik jarri.
emakumeen kontrako indarkeria
31 urteko gizonezko bat atxilotu dute Portugaleten, bikotekideari eraso egitea egotzita
Jotzeaz gain, laguntza eskatzea eragotzi nahi izan zion. Aurretik salaketarik jarri ez arren, ez zela eraso egiten zion lehen aldia agertu du emakumezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu