Espainiako Auzitegi Nazionalak 32 urteko kartzela zigorra jarri dio Beñat Aginagalderi, 2008. urtean Isaias Carrasco PSEko Arrasateko zinegotzia tiroz hiltzeagatik. Lekuko baten testigantzaren ostean zigortu dute; Aginagalde atentatuaren tokitik ihes egiten ikusi zuela esan zuen. Atentatua izan eta urtebetera erakutsi zioten lekukoari Aginagalderen argazkia, eta horrela identifikatu zuen.
Auzitegi Gorenaren aginduz errepikatu zen astearen hasieran Agingalderen kontrako epaiketa. Izan ere, lehen epaiketan errugabetu egin zuten.
Aginagalde, haren kontrako frogarik ez dagoela arguditatuta, absolbitu egin zuen iazko ekainean Espainiako Auzitegi Nazionalak. Bere kontrako epaiketan esan zuen egun horretan ez zegoela Arrasaten, EHUko Medikuntza fakultatean zegoela. Auzitegiak ontzat eman zituen Aginagalderen azalpenak.