1999an eta 2002an Tolosaldean izan ziren hainbat kale erasorengatik epaitu dituzte gaur eskualde horretako zortzi gazte. Hasieran zigor eskaera handiak egin zituen Ignacio Gordillo fiskalak guztien aurka, "triskantza terroristak " egotzita eta "mozorroa erabiltzeak" delitua larritzen zuela iritzita.
Hala, 96 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Eñaut Garmendiaren aurka; 80koa Aritz Suduperentzat; 64 Ibon Aranalde eta Jon Otegiren kontra; 48 Josu Ozaita eta Garikoitz Ibarluzarentzat; 32 Mikel Ozaitarentzat eta 16 Goar Jimenezen aurka.
Gaur, ordea, behin betiko eskaeretan 2 urtera jaitsi ditu fiskalak epaitutako zazpiren aurkako eskaerak eta urtebetera Goar Jimenezen kontrakoa. Akusatuak ados agertu dira fiskalaren azken eskaerarekin, eta onartu egin dute leporatzen zitzaizkien ekintzetan parte hartu zutela. Eskaera hainbestek murrizteko delitua "triskantza terrorista jarratua" beharrean "kalte terrorista" izan zela erabaki du fiskaltzak, eta, halaber, kendu egin du mozorroaren astungarria.
2 urteko espetxe zigorra onartu arren, aurrekaririk ez dutenez ez dute kartzelan bete beharko. Zortzi gazteetatik bat, Garikoitz Ibarluzea, ez da agertu epaiketara, eta errebeldian epaitu dute.
Kale erasoak
32 urtetik 96ra bitarteko espetxe eskaerak 2ra jaitsi ditu Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak
Tolosaldean (Gipuzkoa) hainbat kale eraso egitea leporatuta zortzi gazte epaitu dituzte gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Behin-behineko ondorioetan zigor eskaera handiak egin zituen Fiskaltzak, baina 2 urtera murriztu ditu gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu