Ertzaintzak J.S.M. 33 urteko gizonezkoa atxilotu du bart Bilbon, familiaren etxebizitzan bikotekideari eraso egitea egotzita. Emakumea Basurtuko (Bilbo) erietxean artatu behar izan dute.
Gertakariak atzo 22:00ak aldera jazo ziren, Santutxu (Bilbo) auzoko etxebizitza batean. Emakume batek Ertzaintza ohartarazi zuen, bikotekideak eraso egin ziola esanda. Patruila bat bertara joan zen eta pertsona horrekin jarri zen harremanetan. Aurpegian kolpe bat zeukan eta lepo ingurua gorrituta. Biktimaren esanetan, bikotekideak ukabilarekin eta eskuarekin jo zuen aurpegian.
Erasoaren ustezko egilea etxetik alde eginda zegoen. Ertzainek berehala aurkitu eta atxilotu zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
33 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu