Bikotearen etxebizitzan atxilotu du Ertzaintzak 33 urteko gizonezkoa. Polizia iturrien arabera, onartu egin zuen bikotekideari jo egin ziola. Genero indarkeria leporatuta eraman zuten atxilo. Halaber, etxebizitzan aurkitu zituzten marihuana landareen harira, osasunaren kontrako delitu bat egitea ere egotzi diote.
Bestalde, 82 urteko gizonezko bat atzeman du Gasteizko Udaltzaingoak, haren bikotekidearengandik urruntzeko agindua urratu eta gero. Astearte gauean hartu zuten atxilo, emakumeak Poliziari ohartarazi eta gero gizona atarian deika ari zitzaiola. Bertara joan ziren udaltzainak, eta, baieztatu ostean gizonak urruntze agindua zuela, atxilo eraman zuten.