Behatokiak irekitako espediente gehienak kexak badira ere, enpresa ugari zoriontzeko 338 mezu jaso ditu, euskararekiko erakutsitako jarreragatik. Ondorengoak dira horietako batzuk:
•Le Journal du Pays Basque. Iragarkien faktura euskara hutsean bidaltzeagatik zoriondu zuten egunkaria 2008. urtean.
•Imaginarium. Jostailu saltokiak zorion mezu ugari jaso ditu Bizkaian eta Gipuzkoan. Haurrei urtebetetzean bidalitako oharrak, kartelak, liburuxkak eta beste hainbat elementu euskaraz izateagatik zoriondu dute.
•F. C. Barcelona. Irrati kate bat Bartzelonan izan zen iaz, Realaren eta Bartzelonaren arteko partidaren emankizuna egiteko. Oharra euskaraz jaso zuen.
338 espediente, euskararen aldeko ohiturak zoriontzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu