Ertzaintzak jakinarazi duenez, Ritcher eskalan 3,4 graduko indarra zuen lurrikara batek Amurrio (Araba) eta Urduña (Bizkaia) ingurua astindu zuen atzo, 18:21ean.
Inguru horretako bizilagunek sumatu zuten lurrikara, baina ez du kalterik eragin.
Espainiako Geografia Institutuak aditzera eman duenez, lurrikararen erdigunea Amurrion izan zen.