27 haur eta zazpi hezitzaile Virgen del Camino Iruñeko erietxera eraman dituzte gaur, Mutiloabeitin (Nafarroa) Kuluxka haurtzaindegian izandako karbono monoxido toxikazioagatik. Hala ere, inor ez dago larri. "Tragedia" gerta zitekeela esan dute, ordea, Nafarroako larrialdi zerbitzuetakoek. Haur bat zorabiatu delako ohartu dira toxikazioaz; hezitzaileetako bat konturatu da.
12:21ean izan da gertaera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Idoi plazan dago haurtzaindegia, eta larrialdi zerbitzuetako kideek badaezpada eraikineko etxebizitzak aztertu dituzte, bizilagunek arriskurik duten ikusteko; horiek, baina, ez dituzte bertatik aterarazi.
Haurtzaindegiko ezbeharra galdara batek eragin duela uste dute.
gizartea
34 lagun erietxera eraman dituzte, Mutiloabeitiko haurtzaindegian izandako toxikazioagatik
Inor ez dago larri. Haur bat zorabiatu delako saihestu dute "tragedia".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu