Genero indarkeria

34 urteko gizon bat atxilotu dute Bergaran, emazteari tratu txarrak emateagatik

Emazteari jipoia eman ziola eta, 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo iluntzean Ertzaintzak Bergaran (Gipuzkoa). Herriko osasun etxetik deitu zieten ertzainei, senarrak kolpatutako andrazko bat artatzen ari zirela esateko. Horren berri izan ostean, emaztearekin bizi zen etxean atxilotu zuten 34 urteko S.N.G.. Aurretik, beste bitan, senarraren aurkako salaketa jarri zuen jipoitutako emakumeak.

2003ko irailaren 8a
13:50
Entzun
Andreak hainbat zauri ditu buruan, gorputzean eta besoetan. Ertzainei esan zienez, senarrak egin zizkion. 1999an bi salaketa jarri zituen emakume horrek gizonaren aurka tratu txarrak ematen zizkiolako.

Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, epailearen esku utziko dute gaur S.N.G..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.