Emakumezkoak berak deitu zien atzo telefonoz Gasteizko udaltzainei, senarrak jo egin zuela salatzeko. Atzoko erasoaz gainera, emakumezkoak udaltzaingoei jakinarazi zien hainbat aldiz eraso ziola senarrak.
Gizonezkoa atxilo hartzea erabaki zuten udaltzainek. Epailearen aurretik igarotzeko zain dago. 34 urte ditu.