Gizartea

35 urteko azpeitiar bat zendu da Azkarate mendian

Zubitik erori zen atzo arratsaldean, Azkoititik Elgoibarrerako bidean.

2008ko irailaren 23a
15:05
Entzun
Juan Antonio Hurtado Sanz Azpeitiko (Gipuzkoa) bizilaguna hil zen atzo Azkoititik Elgoibarrerako bidean, Azkarate mendiko zubitik erorita. 35 urte zeuzkan.

Ertzaintzak gertaeraz 18:00ak aldera abisatu zion Azpeitiko Udaltzaingoari, honek gaur jakinarazi duenez. Udaltzainak ondoren hildakoaren lehengusu batekin hara joan ziren, gorpua identifikatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.