Iruñeko udaltzainek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean, neska-laguna jo egin zuela egotzita, Udalak gaur jakinarazi duenez.
Paulino Caballero karrikan izan zen ustezko erasoa. Gizonak kolpe bat eman zion emakumezkoari —34 urte—, eta Espainiako Gobernuaren Nafarroako egoitzan ziren guardia zibilek erasoa ikusi egin zuten segurtasun kameren bidez. Udaltzainei abisua pasatu eta horiek han inguruan atzeman zuten gizonezkoa.
Biktimak ez zuen parte sartu.