Ezbeharra

35 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Donostian, trenbidean

Seguruenik, konboi batek kolpea jota hil da, eta ez trenak harrapatuta.

2010eko abuztuaren 2a
17:25
Entzun
35 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur Donostian, trenbidean. Itxuraz, konboi batek kolpea jota hil da, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak eta Euskal Trenbideak Sareak-ek jakinarazi dutenez.

Iturri horiek adierazi dute goizeko zortziak aldera gertatu dela ezbeharra. Jendea zeraman tren bateko gidariak hilotz bat ikusi duenean, bi trenbideren artean, Errondo pasealekuaren inguruan, Amarako eta Anoetako geltokien artean.

Gorpua Donostiako Patologia Forentseko Zerbitzura eraman dute. Autopsia egingo zaio bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.