359 positibo atzeman ziren atzo Hego Euskal Herrian

Positiboen ehunekoa %3,8 izan zen, herenegungoa baino hamarren bat gutxiago.

Txertoa jasotzeko gunea, Donostiako Zezen Plazan. JON URBE / FOKU
2021eko ekainaren 5a
14:15
Entzun

COVID-19ari lotutako datuek ohiko gorabeherekin jarraitzen dute Hego Euskal Herrian, aparteko joera argirik gabe. Osasun sistemek emandako azken datuen arabera, atzo 9.881 proba diagnostiko egin ziren. Horietatik, 8.105 Osakidetzak egin zituen, eta Osasunbideak, 1.776.

Orotara, 359 positibo egon ziren atzo Hegoaldean, hots, herenegun atzemandakoak baino 24 kasu gutxiago izan ziren. Proba diagnostikoen kopurua, gainera, herenegungoa baino zertxobait handiagoa izan zen (9.634 test egin ziren ostegunean). Atzoko positiboen ehunekoa, hortaz, %3,8 izan zen; hamarren bat txikiagoa herenegungo datuekin alderatuz.  

Lurraldeka, Bizkaian atzeman dituzte kasu gehien: 170 izan dira. Gipuzkoan 86 positibo izan ziren, eta Nafarroan, 72. Ohi bezala, Araban atzeman ziren kasu gutxien: 31 izan ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.