Maizterrek hainbat hilabetez errenta ez ziotela ordaintzen-eta salaketa jarri di Limogeseko etxebizitza horren jabeak. Polizia hara joan denean, 360 kilo kloruro potasiko atzeman ditu garajean "terrorismoaren aurkako borrokako iturriek" albiste agentziei agertu dietenez. Iturri horien arabera, ETAk kloratita lehergaia egiteko erabiltzen duen gaia da kloruro potasikoa.
Lehergaia ez ezik, hainbat agiri ere atzeman dituztela zabaldu dute, eta materiale hori ikertzen ari direla.
Azaroaren 30ean Frantziako Poliziak ustez ETAko kideek erabili zuten pisu bat aurkitu zuten hiri berean, Mikel Albisu eta Soledad Iparragirre buruzagien atxiloketarekin zerikusia zuen operazioan. Etxe hartan lehergaiak, detonagailuak eta hainbat agiri atzeman zituztela esan zuen Poliziak. Nolanahi ere, gaurko aurkikuntzak harekin zerikusirik duenetz ez dute argitu.
Lehergaiak eta agiriak atzeman dituzten etxebizitza eta garajea irailetik erabili gabe zeuden.
Lehergaiak
360 kilo lehergai atzeman ditu Frantziako Poliziak Limogesen, eta ETArekin lotu du aurkikuntza
Limoges hiriko etxebizitza baten garajean 350 kilo kloruro potasiko —kloratita egiteko osagaia— topatu ditu Frantziako Polizia Judizialak, eta ETArenak direla esan du. Halaber, erakunde armatu horrekin lotutako hainbat agiri atzeman dituztela agertu dute iturri berek. Etxebizitza alokatua zen, eta maizterrek ordaintzen ez ziotelako nagusiak jarritako salaketaren ondorioz egin bide du Poliziak aurkikuntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu