memoria historikoa

36ko gerrako Arabako hobi komun handiena aurkitu dute Zigoitian

Bihar hustuko dute hobia, Aranzadi zientzia elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak, elkarrekin. Zigoitiako Udalak omenaldia egingo die hildakoei.

2013ko apirilaren 3a
15:32
Entzun

Aranzadi zientzia elkarteak jakitera eman duenez, 1936ko gerran hildakoak lurperatzeko Araban egin zuten hobi komun handiena aurkitu dute Zigoitian. Hobian 11 gorputzen hezurrak daudela azaldu dute.

Bihar hasiko dituzte hobitik hezurrak ateratzeko lanak. Zigoitiako Udalak hildakoen omenezko ekitaldi bat ere antolatu du biharko, lekuan bertan.

Aranzadi Zientzia elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak elkarrekin egindako lanaren ondorioz aurkitu dute hobia, eta elkarrekin egingo dituzte hobia husteko lanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.