Zazpi puntutan bildu ditu 36ko gerraren zergatiak Oroiteria webguneko hirugarren atalak: Nazioarteko egoera, Errepublikaren lana, 1936ko hauteskundeak, estatu kolpea, gerra, indarkeria Nafarroan, eta soka luzea. Gerraren gakoak azaltzeko, unibertsitateko irakasleen esanak bildu ditu, besteak beste, Zergatik atalak.
Bost ataletan, 36ko gerra bera ez ezik, hari buruzko guztia jasotzen du Oroiteria webguneak. Amagoia Iban kazetariak koordinatutako lan honek bost atal nagusi ditu gaur-gaurkoz, eta seigarren atala izango du udazkenean.