37 eta 22 urteko zigorrak ezarri dizkiete Garikoitz Garciari eta Iratxe Yañezi

2013ko urtarrilaren 21a
17:05
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak 37 eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri die Garikoitz Garciari eta Iratxe Yañezi, 2010ean Portugalera armak, lehergailuak eta nortasun agiri faltsuak eramaten saiatzea egotzita. 2010eko urtarrilean atxilotu zituzten.

Yañezek epaiketan aitortu zuen ETAko kidea dela; auzitegiaren arabera, Garciak furgoneta batean zeramatzan lehergailu, arma eta agiriak, eta haren aurretik joan zen Yañez beste auto batean. Portugalera iristean atxilotu zituzten biak.

Epailearen arabera, Yañezen aitortzak eta Garciaren "jokaerak" nahiz ETArekiko harremanak iradokitzen dute erakunde armatuarekin "lotura" dutela, eta lotura hori mantentzeko "borondatea" dutela. Gainera, epaileak frogatutzat jo du auzipetuak ETAren esanetara zeudela eta "diziplina eta hierarkia militarra" zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.