emakumeen kontrako indarkeria

37 urteko gizonezko bat atxilotu dute Ordizian, emazteari labanarekin erasotzeko mehatxua egitea egotzita

Emazteari tratu txarrak ematen zizkiolakoan, 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Ordizian (Gipuzkoa). Andreak salatu zuenez, labanarekin eraso egiteko mehatxua egin zion atzo.

2006ko apirilaren 25a
11:03
Entzun
Ordiziako udaltzainen bidez jakin zuen Ertzaintzak gertakari horien berri. Izan ere, atzo arratsaldeko hiru eta erdiak aldera, emakumezko bat etxeko leihotik oihuka laguntza eskatzen ari zela-eta udaltzainak joan zitzaizkion laguntzera. Senarrak, 37 urteko H.E.k, labanarekin eraso egiteko mehatxua egin ziola agertu zien udaltzainei, eta, gainera, ez zela aurreneko aldia. Beste batzuetan labanarekin mehatxatzeaz gain jo egin zuela erantsi zuen.

Udaltzaingoak Ertzaintzari eman izon horren guztiaren berri, eta arratsaldeko seiak aldera Ordiziako Kale Nagusian atxilotu zuten senarra, genero indarkeria delitua egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.