Indarkeria matxista

38 urteko gizonezko bat preso sartu dute, Lesakan emakume bat jo duelako

Beste lau gizonezko ere atxilotu dituzte aste honetan Nafarroan indarkeria matxista delituengatik.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat. ARITZ LOIOLA, FOKU
2018ko ekainaren 15a
14:54
Entzun

Espetxeratu egin dute Lesakan bikotekide ohia jo zuen gizonezkoa. 300 metroko urruntze agindua zuen, baina hura hautsi eta emakumeari zauriak egin zizkion masailezurrean, sudurrean eta begian, eta erietxean artatu behar izan zuten. Hala ere, emakumeak ez zuen salaketarik ipini. Poliziak atxilotu egin zuen gizonezkoa, eta epaileak giltzaperatzeko agindu zuen.

Tuteran bi lagun atxilotu dituzte aste honetan emakumezkoei tratu txarrak emateagatik. 47 urtekoa da bat, eta erasoa egiteaz gain lapurrera ere egotzi diote, labana bat erabiliaz. Beste atxilotuak 49 urte ditu. Haren bikotekide ohiari tratu txarrak ematea eta mehatxu egitea egotzi diote, besteak beste. Emakumezkoa taberna batean babestu zen gizonezkoaren jazarpenetik ihesi, eta handik deitu zioten poliziari. Babesa eskatu zuen emakumezkoak eta eman egin zion emakumeen kontrako indarkeriaz arduratzen den auzitegiak.

Castejonen, berriz, 22 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bere bikotekidea jotzeagatik, etxean bertan.

Vianan 65 urteko gizonezkoa atxilotu dute, emakumezko batek bere kontrako salaketa jarri ostean. Etxe batean jazarpen sexuala jasan zuela eta antsietate krisia izan zuela salatu du. 200 metroko urruntze agindua jarri diote gizonezkoari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.